Elkartearen aurkezpena Gurutzetako Ospitalean
10 otsaila, 2019Joan den ostegunean, urtarrilaren 31n, Acompaña Laguntzen Elkartearen aurkezpena egin genuen Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean.
Interesa piztu zuen saioak: galdera asko egin zizkiguten, eta boluntario berriren bat ere erakarri genuen.
Gure esker ona adierazi nahi diegu parte hartu zuten guztiei: osasun-langileei, pazienteei, familiartekoei eta, bereziki, Elkarteko bazkide eta boluntarioei