Boluntariotzaren Azoka Deustuko Unibertsitatean 2024

25 urria, 2024

Beste urte batzuetan bezala, 2024ko irailaren 26an boluntario-elkarteak biltzen dituen urteko ekitaldia egin zen. Bertan, beren helburuak azaltzeaz gain, lankidetza sozialeko proposamenak ezagutarazi zituzten, batez ere ikasturtea hasi berri duten ikasleei begira. Unibertsitatearen ekimen horretan elkarte ugari bildu ziren, eta haien elkartasun- eta partaidetza-balioak erakutsi zituzten.

Aurreko urteetan bezala, hantxe egon zen Acompaña Laguntzen Elkartea ere. 110 pertsona baino gehiago bertaratu ziren bere standera (ikasleak zein irakasleak), eta elkarteko boluntarioek beren jarduerari buruzko azalpenak eman zizkieten, eta haien galdera guztiei erantzun zieten, lankidetza-hitzarmena daukaten Bizkaiko lau ospitaletan (Gurutzeta, San Eloy, Basurtu eta Urduliz) egiten duten lanaren inguruan. Horrez gain, elkarteak boluntarioen beharra duela ere helarazi zieten. Hainbat ikaslek esan zuten elkartearekin bat egingo luketela, eta boluntario izateko formularioa betetzeko asmoa adierazi zuten. Urrian zehar, hain zuzen ere, hainbat elkarrizketa egin dizkiegu zenbait ikasleri.