Zer egiten dugu?
Gure denbora librearen zatitxo bat ospitaleratuta eta bakardadean dauden pazienteen egoera zaila artatzera bideratu nahi dugun pertsonak gara.
Zer lortu nahi dugu?
- Pazienteari eta haren familiari arreta integrala ematea.
- Gure konpainiari esker ospitaleko egonaldia eramangarriagoa izatea eta pazientearen hobekuntza bultzatzea.
- Ospitaleratuta dauden pazienteen bakardadea arintzea eta familiei laguntza eskaintzea, hainbat arrazoirengatik gaixoak bisitatu ezin dituztenean.
- Osasun-langileen lana une oro errespetatzea, haien zereginak oztopatu gabe eta haiekin modu arduratsuan lankidetzan arituz.
- Informazio-puntuekin lankidetzan aritzea.
- Beharrezkoa denean, kanpo-kontsultetan laguntzea.
Nola jarduten dugu?
Gure estiloa errespetuan, enpatian eta hurbiltasunean oinarritzen da.
- Errespetatu egiten ditugu pazientea, bere intimitatea eta bere erritmoak.
- Enpatiaz aditzen dugu, pertsona bakoitzak une bakoitzean zer behar duen ulertzeko.
- Egokitzen saiatzen gara, pazientearen zaletasun, gustu edo inguruabarrak aintzat hartuta (Athletic, xakea, irakurketa…), harreman gizatiar eta hurbila sortzeko.
- Protokolo medikoak errespetatzen ditugu, eta gure lanak ez du inoiz osasun-arreta eragozten.
Boluntarioak
100 boluntario aktibo baino gehiago pazienteei lagun egiten Gurutzeta, San Eloy, Basurtu eta Urdulizko ospitaleetan.
Zuzendaritza Batzordea
- Lehendakaria
- Aurora Navajas Gutiérrez
- Lehendakariordea
- Alejandro Jauregui Beraza
- Idazkaria
- Mª Teresa Posse Hernanz
- Diruzaina
- Begoña Antolín San Esteban
- Batzordekideak
- María Dolores Bueno Delgado
- Felisa Chinchetru Pérez
- Iñaki Ballano Olano