Eduki nagusira joan

Lekukotzak

Boluntarioen eta sendagileen lekukotzak:

Boluntario baten lekukotza

Laguntza-lanetan ari naizenean, askotan iruditzen zait gaixoengandik askoz gehiago jasotzen dudala haiei ematen diedana baino. Haiekin egon ondoren, pentsatzen dut paziente batzuek bizitzarako irakaspenak eskaintzen dizkigutela: arazoei aurre egiten erakusten digute, «arazoak» eta «eragozpenak» bereizten laguntzen digute, eta ikusarazten digute bizitzan oro har –eta zorionez– apenas izan dugula «arazorik»; besterik gabe, desabantaila batzuk izan ditugula. Sarritan, ez ditugu desabantailak ondo identifikatzen, eta arazo deitzen diegu; baina, perspektiba pixka bat hartuz gero, konturatuko gara horietako asko oso «arazo» txikiak direla: «hilabete honetan larri ibiliko naiz hipotekaren kuota ordaintzeko», «asteburu honetan ezin izango naiz afaltzera joan», «aurten ezin izango naiz oporretara joan»... Ene! A zer-nolako arazoak! Horrek guztiak erakusten du etxe bat daukagula, seguru asko lana daukagula, osasuntsu gaudela planak egiteko, eta lagunak eta familia ere baditugula. Sekulako arazoak! Egundoko irakaspenak ematen dizkigute, esportatzeko modukoak... 2023ko

2023ko apirila

Alfonso

Boluntario baten lekukotza

M.P. maitea: eskerrik asko zure hitz atseginengatik. Motz geratu nintzen nire adierazpenetan. Badakizu 18 urterekin hasi nintzela hainbat elkartetan boluntario-lanak egiten, baina inon ez naiz Laguntzen elkartean bezain gustura ibili. Mª R.Q. eta A.C. doktoreak adibide bikainak dira: gaixoaren alde buru-belarri, ezeren truke arituta... Eta zer esan nezake kide guztiei buruz? Hori bai dela familia handi bat, inolako interes ekonomikorik gabea. Guztion artean osatzen dugu familia handi hori, gure presentziak, harrerak eta errukiak bultzatuta. Eskerrik asko, mila esker, zuen artean onartu nauzuelako. Nire bihotzean egongo zarete beti... C.A

2022ko uztaila

C.A.

Sendagile batek gure elkartearen lehendakariari Gurutzetan ospitaleratutako paziente bati buruz igorritako gutuna.

Kaixo, Mª R.Q., J.P. naiz. Jakinarazten dizut Efe hil egin dela, sepsi baten ondorioz. Sufrimenduz betea egon da bere bizitza laburra, guk ahalegina egin arren. Zorion-une gutxi izan ditu, baina bere tarterik onenak, zalantzarik gabe, zuen laguntzari eta maitasunari esker izan ditu. Sendagileok eta erizainok ez dakigu nola eskertu zuen arreta. Mesedez, zabaldu mezu hau Eferi lagun egiten eta maitasuna ematen aritu diren guztiei.

2019ko otsaila

J.P.


2026 Copyright © Acompaña Laguntzen. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Acompaña Laguntzen
GARATZAILEA: Loygorri.com

Modu iluna: AKTIBATUTA. Itzali