Boluntariotzaren Azoka Deustuko Unibertsitatean

28 iraila, 2023

2023ko irailaren 21ean, boluntario-elkarteak biltzen dituen urteko ekitaldia egin zen. Bertan, beren helburuak azaltzeaz gain, lankidetza sozialeko proposamenak ezagutarazi zituzten, batez ere ikasturtea hasi berri duten ikasleei begira. Bolunta antolakundearen ekimen horretan 60 elkarte inguru bildu ziren, eta bertan haien elkartasun- eta partaidetza-balioak erakutsi zituzten.

Aurreko urteetan bezala, hantxe egon zen Acompaña Laguntzen Elkartea ere. 72 pertsona baino gehiago hurbildu ziren bere standera, Bizkaiko lau ospitaletan (Gurutzeta, San Eloy, Basurtu eta Gorliz) ematen duen zerbitzuari buruzko informazio gehiago eskuratzeko. Elkarteak, bestalde, bere jarduerarako boluntarioen beharra duela jakinarazi zien.

Garate aretoan Gizarte-campusaren ekimena aurkeztu zen, zeinaren bidez unibertsitateak lankidetza-harremanak ezarri nahi dituen boluntario-elkarteen eta unibertsitateko campus osoaren artean.