Metro Bilbaoko publizitate-kanpaina

25 urria, 2024
2024an zehar, publizitate-kanpaina bat egingo dugu Metro Bilbaoren bost geltokitan, boluntario berriak erakartzeko helburuarekin. Izan ere, 2023ko Memorian ikus daitekeen bezala, COVIDaren pandemiaren ondoren jarduerari heltzean, beherakada handia izan genuen boluntarioen kopuruan.
Kanpaina hilabeteka egingo da, 2024-02-27tik 2025-01-27ra arte, geltoki hauetan: Gurutzeta, San Ignazio, Areeta, Moyua eta Portugalete