Boluntario baten lekukotza
Laguntza-lanetan ari naizenean, askotan iruditzen zait gaixoengandik askoz gehiago jasotzen dudala haiei ematen diedana baino. Haiekin egon ondoren, pentsatzen dut paziente batzuek bizitzarako irakaspenak eskaintzen dizkigutela: arazoei aurre egiten erakusten digute, «arazoak» eta «eragozpenak» bereizten laguntzen digute, eta ikusarazten digute bizitzan oro har –eta zorionez– apenas izan dugula «arazorik»; besterik gabe, desabantaila batzuk izan ditugula. Sarritan, ez ditugu desabantailak ondo identifikatzen, eta arazo deitzen diegu; baina, perspektiba pixka bat hartuz gero, konturatuko gara horietako asko oso «arazo» txikiak direla: «hilabete honetan larri ibiliko naiz hipotekaren kuota ordaintzeko», «asteburu honetan ezin izango naiz afaltzera joan», «aurten ezin izango naiz oporretara joan»... Ene! A zer-nolako arazoak! Horrek guztiak erakusten du etxe bat daukagula, seguru asko lana daukagula, osasuntsu gaudela planak egiteko, eta lagunak eta familia ere baditugula. Sekulako arazoak! Egundoko irakaspenak ematen dizkigute, esportatzeko modukoak...
2023ko