{"id":1487,"date":"2024-04-09T07:41:24","date_gmt":"2024-04-09T07:41:24","guid":{"rendered":"https:\/\/www.laguntzen.org\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/"},"modified":"2025-12-09T16:58:06","modified_gmt":"2025-12-09T16:58:06","slug":"entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/","title":{"rendered":"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas)"},"content":{"rendered":"<p>Arantza Rodr\u00edguezek DEIA Bilbao egunkarian 2024\/03\/18an egindako elkarrizketa<\/p>\n<h1 class=\"h1 headline-article__head\">Aurora Navajas, Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakaria: \u00abBoluntarioak ikustaldi atsegina besterik ez dira; ezin dute ezta urik eman ere\u00bb<\/h1>\n<p>Elkarte honetako boluntarioek, iaz, 366 pazienteri lagun egin zieten Bizkaiko lau ospitaletan, egonaldian zehar, kontsulta batean edo tratamenduan zeudela.<br \/>\nPazienteek babesa jasotzen dute, familiek lasaitua hartzen dute, eta osasun-langileak nahiz boluntarioak gustura sentitzen dira. Denentzat da onuragarria Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteak lau ospitaletan egiten duen lana; besteak beste, Gurutzetako Ospitalean. Hain zuzen ere, bertako Onkologia Pediatrikoko unitateburua izan zen Aurora Navajas, Elkartearen lehendakaria eta fundatzailekidea.<\/p>\n<p><strong>Ospitaleko geletan ezin da edonor sartu.<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Segurtasunaren ikuspegitik, zailtasunik handiena zen Osakidetzaren mendekoa ez zen jendea ospitaleetan sartzen onartzea. Horregatik, identifikazio-txartel batzuk diseinatu genituen boluntarioentzat. Boluntario guztiei elkarrizketa bat egiten diegu, eta une horretan azaltzen diegu zer egin dezaketen eta zer ez.<\/p>\n<p><strong>Eta zer da egin behar ez dutena?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Boluntarioak ikustaldi atsegina besterik ez dira. Ezin dute ezta urik eman ere, beharbada pazienteak baraurik egon behar duelako eta edaten emanez gero prozesua kaltetu dezaketelako. Pazienteak esaten badu: \u00abKomunera joan nahi dut. Lagunduko didazu?\u00bb, ezta ere, salbu eta erizainek esaten badute jaiki daitekeela, bakarrik edo laguntza txiki batekin.<\/p>\n<p><strong>Konpainia eskaini besterik ezin dugu egin.<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Kontua da lagun bat, bizilagun bat edo senide bat izango bagina bezala laguntzea, une horretan ezin delako bertan egon, dena delako arrazoiagatik \u2013gu ez gara hor sartzen\u2013.<br \/>\nBoluntario batek, berez, ez du gaixo bat mugitu behar, eta ez dio ez jaten eta ez edaten eman behar. Dena den, ikusten badu azazkal luzeak dituela, manikura egin diezaioke. Gelan edo aretoan barrena ibiltzen ere lagundu diezaioke, erizainak esaten badio hori egin dezakeela.<\/p>\n<p><strong>Boluntarioek zorrozki betetzen al dituzte jarraibide horiek guztiak?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Sekula ez dugu arazorik izan. Oso informazio zehatza ematen diegu, eta esaten diegu zalantzarik txikiena izan orduko gurekin harremanetan jartzeko. Gainera, pazientearen gelan sartu aurretik, boluntarioa solairuko erizaintzako mostradorera hurbiltzen da, nor den esateko. Eta irtetean ere abisatu egiten du: \u00abEmakume hau bakarrik utziko dut bere gelan\u00bb.<\/p>\n<p><strong>Zenbat boluntario dauzkazue?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Boluntarioen kopurua % 50 jaitsi zen pandemiaren ondoren: batzuek aldatu egin zuten bizilekua, beste batzuei izua sartu zitzaien ospitaleetara joateko&#8230; Iaz, boluntario efektiboak ez ziren ezta 60; berrogeita hamagutxi izango ziren. Egiten ari garen erakarpen-kanpainaren ondorioz, bost boluntario berri dauzkagu jada, eta elkarrizketak egiten gabiltza.<\/p>\n<p><strong>Zein da boluntarioaren profila?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Sexuaren, lanbidearen eta adinaren aldetik ez dugu mugarik jartzen, baina beharrezkoa da 18 urtetik gorakoa izatea. Eta, joan den urteaz geroztik, ziurtagiri bat eskatu behar dute Justizia Ministerioan, sexu-izaerako deliturik egin ez dutela egiaztatzeko. Guk ez dugu inolako arazorik izan, baina komunikabideetan egunero ari gara arazoak ikusten. Elkarrizketa egitean iruditzen bazaigu haien profila ez dela egokia, ez diegu deitzen.<\/p>\n<p><strong>Nola jartzen dira elkartearekin harremanetan?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Ahoz ahokoari esker batik bat. Nik boluntario eta bazkide diren hiru lagun dauzkat. Bazkideek urtean 20 euroko kuota bat ordaintzen dute. Emakume hauek lagun bati aipa diezaiokete, eta laguna animatu egin daiteke: \u00abIzango nuke arratsalderen batean ordutxo bat libre\u00bb. Eta liburuxka emango diote. Beste batzuek webgunearen bidez izaten dute gure berri (www.laguntzen.org). Facebooken ere bagaude. Helbide elektroniko bat daukagu, metroan kartelak daude&#8230;<\/p>\n<p><strong>Zenbat ospitaletan jarduten duzue?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Lautan: Gurutzetan, Basurtun, San Eloyen eta Urdulizen. Azken hori iaz sartu zen.<\/p>\n<p><strong>Urtean zenbat pazienteri lagun egiten diezue?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Pandemia baino lehen, oso ondo funtzionatzen ari ginen. 2019an, 354 ikustaldi egin genituen Gurutzetako ospitalean soilik. Ez dago batere gaizki boluntariotza izateko. Eta 48 gaixo artatu ahal izan genituen.<\/p>\n<p><strong>2023an iritsi al zineten zifra horietara?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Gurutzetako ospitalean boluntarioek 2023an 315 bisita egin zizkieten 39 gaixori; Basurtun, 21 bisita 7 gaixori; San Eloyn, 17 ikustaldi 4 gaixori, eta Urdulizen 13 ikustaldi 3 gaixori.<\/p>\n<p><strong>Zenbatean behin joaten zarete bisitan?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Gibeleko transplanteen kasuan, adibidez, ia egunero joaten gara ikustaldia egitera, beharbada beste herrialde edo lurralde bateko gaixoak direlako, eta nahiko bakarrik daudelako ospitalean dauden bitartean. Badira etxean bakarrik ez daudenak edo familia dutenak, baina batzuetan etxeko giroa edo senideen arteko harremana ez da nahi bezain ona izaten, eta pazienteek, ospitalean dauden bitartean, konpainia behar dute.<\/p>\n<p><strong>Eta zer gertatzen da boluntarioa eta pazientea dena delakoagatik ondo moldatzen ez badira?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Boluntarioaren eta gaixoaren artean desadostasunen bat edo uzkurtasunen bat dagoenean, boluntarioak deitu egiten digu, utzi egiten dio gaixo hori bisitatzeari, eta gaixoari beste boluntario bat esleitzen diogu, halakorik dagoenean.<\/p>\n<p><strong>Lagunduta daudenean hobeto oneratzen al dira pazienteak?<\/strong><\/p>\n<p>\u2014Klinikako laguntzaile bat, jada erretiratua, bularreko haur bati lagun egiten aritu zen boluntario gisa, haurtxoaren gurasoek ezin zutelako bertaratu. Eta pediatriako zainketa intentsiboetako zerbitzuburuak gutun bat idatzi zigun, bere esker ona adierazteko. Egoitzetatik ospitalera etorri eta gero egoitzara itzultzen diren adinekoen kasuan, egoitzek eskerrak emanez idatzi izan digute. Pazienteen senideek ere bai; adibidez, beren sorterrian egiten ez den ebakuntzaren bat egitera etorri direnean, eta familia asteburuan baino hurbildu ezin denean.<br \/>\nBoluntarioentzat oso atsegingarria izango da hori guztia.<\/p>\n<p>\u2014Saririk onena boluntarioak berak benetako beharra duenari elkartasunez laguntzen dionean sentitzen duen poza da.<\/p>\n<p>https:\/\/www.deia.eus\/bizkaia\/2024\/03\/18\/aurora-navajas-presidenta-asociacion-acompana-8012477.html<\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"Arantza Rodr\u00edguezek DEIA Bilbao egunkarian 2024\/03\/18an egindako elkarrizketa Aurora Navajas, Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakaria: \u00abBoluntarioak ikustaldi atsegina besterik ez dira; ezin dute ezta urik eman ere\u00bb Elkarte honetako boluntarioek, iaz, 366 pazienteri lagun egin zieten Bizkaiko lau ospitaletan, egonaldian zehar, kontsulta batean edo tratamenduan zeudela. Pazienteek babesa jasotzen dute, familiek lasaitua hartzen dute, eta osasun-langileak&#8230; <a class=\"view-article\" href=\"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/\">View Article<\/a>","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_acf_changed":false,"inline_featured_image":false,"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":["post-1487","post","type-post","status-publish","format-standard","hentry","category-sin-categoria"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas) - Acompa\u00f1a Laguntzen<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas) - Acompa\u00f1a Laguntzen\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Arantza Rodr\u00edguezek DEIA Bilbao egunkarian 2024\/03\/18an egindako elkarrizketa Aurora Navajas, Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakaria: \u00abBoluntarioak ikustaldi atsegina besterik ez dira; ezin dute ezta urik eman ere\u00bb Elkarte honetako boluntarioek, iaz, 366 pazienteri lagun egin zieten Bizkaiko lau ospitaletan, egonaldian zehar, kontsulta batean edo tratamenduan zeudela. Pazienteek babesa jasotzen dute, familiek lasaitua hartzen dute, eta osasun-langileak... View Article\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Acompa\u00f1a Laguntzen\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/profile.php?id=100064544955795\" \/>\n<meta property=\"article:published_time\" content=\"2024-04-09T07:41:24+00:00\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2025-12-09T16:58:06+00:00\" \/>\n<meta name=\"author\" content=\"admin\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Written by\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"admin\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:label2\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data2\" content=\"4 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"Article\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/sin-categoria\\\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\\\/#article\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/sin-categoria\\\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\\\/\"},\"author\":{\"name\":\"admin\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/dbfdd7ef5b289f031ca55e80334aafe8\"},\"headline\":\"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas)\",\"datePublished\":\"2024-04-09T07:41:24+00:00\",\"dateModified\":\"2025-12-09T16:58:06+00:00\",\"mainEntityOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/sin-categoria\\\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\\\/\"},\"wordCount\":784,\"commentCount\":0,\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/#organization\"},\"articleSection\":[\"Sin categor\u00eda\"],\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"CommentAction\",\"name\":\"Comment\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/sin-categoria\\\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\\\/#respond\"]}]},{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/sin-categoria\\\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/sin-categoria\\\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\\\/\",\"name\":\"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas) - Acompa\u00f1a Laguntzen\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/#website\"},\"datePublished\":\"2024-04-09T07:41:24+00:00\",\"dateModified\":\"2025-12-09T16:58:06+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/sin-categoria\\\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/sin-categoria\\\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/sin-categoria\\\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas)\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/\",\"name\":\"Acompa\u00f1a Laguntzen\",\"description\":\"Asociaci\u00f3n Voluntariado Hospitalario de Bizkaia\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/#organization\",\"name\":\"Acompa\u00f1a Laguntzen\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2022\\\/02\\\/solo.svg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2022\\\/02\\\/solo.svg\",\"width\":\"1024\",\"height\":\"1024\",\"caption\":\"Acompa\u00f1a Laguntzen\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/www.facebook.com\\\/profile.php?id=100064544955795\"]},{\"@type\":\"Person\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.laguntzen.org\\\/eu\\\/#\\\/schema\\\/person\\\/dbfdd7ef5b289f031ca55e80334aafe8\",\"name\":\"admin\",\"image\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/c4e0c4ab06d5a60b67a0c5d04f0315f591e780c0060fecf6327f0f8b27211a60?s=96&d=mm&r=g\",\"url\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/c4e0c4ab06d5a60b67a0c5d04f0315f591e780c0060fecf6327f0f8b27211a60?s=96&d=mm&r=g\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/secure.gravatar.com\\\/avatar\\\/c4e0c4ab06d5a60b67a0c5d04f0315f591e780c0060fecf6327f0f8b27211a60?s=96&d=mm&r=g\",\"caption\":\"admin\"},\"sameAs\":[\"http:\\\/\\\/www.laguntzen.org\"]}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas) - Acompa\u00f1a Laguntzen","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas) - Acompa\u00f1a Laguntzen","og_description":"Arantza Rodr\u00edguezek DEIA Bilbao egunkarian 2024\/03\/18an egindako elkarrizketa Aurora Navajas, Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakaria: \u00abBoluntarioak ikustaldi atsegina besterik ez dira; ezin dute ezta urik eman ere\u00bb Elkarte honetako boluntarioek, iaz, 366 pazienteri lagun egin zieten Bizkaiko lau ospitaletan, egonaldian zehar, kontsulta batean edo tratamenduan zeudela. Pazienteek babesa jasotzen dute, familiek lasaitua hartzen dute, eta osasun-langileak... View Article","og_url":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/","og_site_name":"Acompa\u00f1a Laguntzen","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/profile.php?id=100064544955795","article_published_time":"2024-04-09T07:41:24+00:00","article_modified_time":"2025-12-09T16:58:06+00:00","author":"admin","twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Written by":"admin","Est. reading time":"4 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"Article","@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/#article","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/"},"author":{"name":"admin","@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/#\/schema\/person\/dbfdd7ef5b289f031ca55e80334aafe8"},"headline":"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas)","datePublished":"2024-04-09T07:41:24+00:00","dateModified":"2025-12-09T16:58:06+00:00","mainEntityOfPage":{"@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/"},"wordCount":784,"commentCount":0,"publisher":{"@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/#organization"},"articleSection":["Sin categor\u00eda"],"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"CommentAction","name":"Comment","target":["https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/#respond"]}]},{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/","url":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/","name":"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas) - Acompa\u00f1a Laguntzen","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/#website"},"datePublished":"2024-04-09T07:41:24+00:00","dateModified":"2025-12-09T16:58:06+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/"]}]},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/sin-categoria\/entrevista-a-aurora-navajas-presidenta-de-acompana-laguntzen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Elkarrizketa Acompa\u00f1a Laguntzen Elkarteko lehendakariari (Aurora Navajas)"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/#website","url":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/","name":"Acompa\u00f1a Laguntzen","description":"Asociaci\u00f3n Voluntariado Hospitalario de Bizkaia","publisher":{"@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/#organization","name":"Acompa\u00f1a Laguntzen","url":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.laguntzen.org\/wp-content\/uploads\/2022\/02\/solo.svg","contentUrl":"https:\/\/www.laguntzen.org\/wp-content\/uploads\/2022\/02\/solo.svg","width":"1024","height":"1024","caption":"Acompa\u00f1a Laguntzen"},"image":{"@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/profile.php?id=100064544955795"]},{"@type":"Person","@id":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/#\/schema\/person\/dbfdd7ef5b289f031ca55e80334aafe8","name":"admin","image":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c4e0c4ab06d5a60b67a0c5d04f0315f591e780c0060fecf6327f0f8b27211a60?s=96&d=mm&r=g","url":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c4e0c4ab06d5a60b67a0c5d04f0315f591e780c0060fecf6327f0f8b27211a60?s=96&d=mm&r=g","contentUrl":"https:\/\/secure.gravatar.com\/avatar\/c4e0c4ab06d5a60b67a0c5d04f0315f591e780c0060fecf6327f0f8b27211a60?s=96&d=mm&r=g","caption":"admin"},"sameAs":["http:\/\/www.laguntzen.org"]}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1487","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=1487"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1487\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":1498,"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/1487\/revisions\/1498"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=1487"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=1487"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.laguntzen.org\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=1487"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}